Laguntza-orri honetan EHUskaratuak aplikazioan egin daitezkeen bilaketen azalpenak aurkituko dituzu. Hasteko, hona bilaketak egiteko definitu beharreko parametroak:
Eremu batzuk nahitaez bete beharko dituzu: Hizkuntza, Zer bilatu, Hitza eta Emaitza. Beste batzuk, berriz, nahi izanez gero bakarrik: Kategoria, Alorra, Azpialorra eta Grafikoaren aukerak.
Ondoren, eremu guztien azalpena aurkituko duzu:
EHUskaratuak aplikazioan sartzean, Hizkuntza eremua hutsik aurkituko duzu. Bilaketa bat egin aurretik, bilaketa zer hizkuntzatan egin nahi duzun zehaztu behar duzu.
Irudian ikusten den moduan, oraingoz, Euskara, Gaztelania, Frantsesa edo Ingelesa aukeratu daitezke. Kontuan izan corpusa osatzen duten liburuak ez daudela lau hizkuntzetan, baizik eta euskaraz eta beste hizkuntza batean soilik. Liburuen zerrenda esteka honetan kontsulta daiteke: Liburuak
Eremu honetan zehaztu beharko duzu zer bilatu nahi duzun: forma ala lema. Egitura baten forma jakin bat bilatu nahi baduzu (dagoen-dagoenean), Forma aukeratu beharko duzu Zer bilatu eremuan, eta, Hitza kutxan, bilatu nahi duzun forma hori idatziko. Alegia, liburuak sintagma edo dakar adizkia bilatu nahi baduzu, Forma aukeratu behar duzu Zer bilatu eremuan, eta Hitza kutxan liburuak edo dakar idatzi. Kasu horietan, Hitza kutxan zer idatzi dugun, liburuak forma edo dakar forma duten esaldiak bakarrik aurkituko dituzu.
Aldiz, liburu lemaren forma guztiak aurkitu nahi badituzu (liburu, liburuen, liburuak, liburuei, liburuetan...), Zer bilatu eremuan Lema aukeratu beharko duzu, eta Hitza kutxan liburu idatzi. Edo, esaterako, ekarri aditzaren forma guztiak bilatu nahi badituzu (forma jokatuak zein jokatugabeak: dakar, zekarren, ekartzen, ekarriko, dakarrela, ekartzea, ekartzeko...), Hitza kutxan ekarri idatzi behar duzu; emaitzetan, ekarri aditzaren forma horietako edozein duten esaldiak lortuko dituzu.
Aurkitu nahi d(it)ugun hitza(k) testu-kutxa honetan idatziko d(it)uzu.
Bilatzen den hitzak kategoria bat baino gehiago izan badezake (izena, adjektiboa, aditza...), eremu honetan kategorietako bat zehaztu dezakezu; horrela, kategoria hori duten adibideak soilik aurkituko dituzu. Kontuan izan corpusa automatikoki etiketatuta dagoela, eta inoiz desanbiguazio-arazoren bat ager daitekeela.
Corpusean dauden liburuak alorka sailkatuta daude. Zerrenda honen bitartez, bilatutako hitza alor bakar batera mugatzeko iragazkia erabili ahal izango duzu.
Lehen aipatutako alorrak azpialorretan banatuta daude. Aukera bat eginez, emaitzak azpialor horretara mugatuko dira.
Lauki hauetan, bilaketaren emaitzak zer hizkuntzatan ikusi nahi diren hautatu behar da. Gogoan izan behar da corpus hau euskaraturiko liburuz osaturik dagoela; hortaz, badira zenbait jatorri-hizkuntza (gaztelania, frantsesa eta ingelesa), baina xede-hizkuntza bat bestetik ez (euskara). Horiek horrela, bilaketa egiteko hautaturiko hizkuntza gaztelania, ingelesa edo frantsesa bada, emaitzetako hizkuntza euskara izango da beti. Aldiz, bilaketa-hizkuntza euskara delarik, emaitzetako hizkuntza, aukeratu egin daiteke.
Aukera honetan, emaitzarekin batera ikus daitekeen grafikoa aplikazioak zeren arabera sortzea nahi duzun zehaztuko da, bilatutako hitzaren formaren edo lemaren arabera.
Eremu horiekin batera, bilaketak burutzeko bi botoi aurkituko dituzu:
Bilaketarako parametroak definitu ondoren, Bilatu botoia sakatu beharko da bilaketa gauzatzeko.
Bilaketa bat egin eta gero, bilaketa berria hasteko eta parametro guztiak husteko, botoi hau sakatuko duzu.
Bilaketa aurreratuaren bidez, hitz bat baino gehiago bila ditzakezu eta hitz horien arteko distantzia zehaztu.
Zerrenda honetan 0 eta 4 arteko balio bat aukeratu behar duzu: 0 aukeratuz gero, hitzak ondoz ondo egotea nahi duzula adieraziko duzu; 1 aukeratuz gero, ordea, hitzen artean gehienez hitz bat izan dadila, eta, horrela, hurrenez hurren. Bestela esanda, goiko testu-kutxan idatzitako hitzaren eta behekoan idatzitakoaren artean gehienez zenbat hitz egotea nahi duzun adieraziko duzu distantziaren bidez.
Corpusean hitz bakarra bilatzeko, bilaketa sinplea erabiliko da.
Adibidez, tentsioa hitza bilatu nahi baduzu, Hizkuntza zerrendan Euskara aukeratu, Zer bilatu eremuan Forma, Hitza testu-kutxan tentsioa idatzi, eta Bilatu botoia sakatuko dugu. Emaitza-pantailan, goialdean, bilaketa-parametroekin bat datozen agerpenen kopurua erakusten da, eta zenbat liburutan agertzen diren. Ondoren, emaitzak aurkezten zaizkigu, gaika eta liburuka ordenatuta.
Izartxoa (*) komodin gisa erabil daiteke. Hartara, tentsio hitza lehen osagaitzat duen hitz elkartu bat bilatu nahi bada corpusean, Hizkuntza eremuan Euskara aukeratu behar da, eta Bilatu eremuan, Forma; Hitza eremuan, tentsio-* idatzi behar da, eta, azkenik, Bilatu botoia sakatu.
Adibideko bilaketan, tentsio hitza hitz-elkarketetako lehenbiziko izena da, eta, emaitza-pantailan, tentsio izena lehen osagai duten elkarketa guztiak agertzen zaizkigu. Baina hitz hori bigarren osagaitzat duten elkarketak ere bila ditzakegu; honela:
Emaitzak:
Aurrera egin baino lehen, ohar bat egin behar da: hitz elkartuak, bi izenez osaturik badaude ere, izen bakartzat jotzen dira, eta, haien bilaketa egiteko, bilaketa sinplea baliatu behar da, honako adibide honetan bezala:
Emaitza:
Demagun Corpusean karga trifasiko bilatu nahi dugula, eta bi hitzak elkarren ondoan egotea nahi dugula. Hori lortzeko, irudian ikusten diren parametroak jarriko genituzke.
Datu horiekin, karga forma eta trifasiko lema bilatzen ditugunez, emaitza-pantailan adibide hauek aurkeztuko zaizkigu: karga trifasiko, karga trifasikoa eta karga trifasikoen.
Edo, tentsio lema eta areagotu aditza zer testuingurutan agertzen diren ikusi nahi badugu, Distantzia zerrendan 4 jarri eta honako emaitza hauek aurkituko ditugu:
EHUskaratuak corpusean bi hitzetik gorako sekuentzia bat bilatu nahi dugunean, hau egin dezakegu:
Bilaketa horren emaitza, honako hau da:
Bilaketa aurreratua baliatuz, bi hizkuntzatan ere egin daiteke bilaketa (euskara eta beste bat). Horrela, bi hizkuntzen arteko korrespondentzia ikus daiteke emaitza-pantailan. Esaterako, Bilaketa aurreratua aukeratuta, demagun adibide honetako parametroak aukeratu ditugula:
Emaitzetan, gaztelaniaz nivel forma eta euskaraz tentsio-maila lema duten esaldi paralelizatuak lortuko ditugu: